Skip to main content
bannerra

Artekale

Lau euskal jatetxe munduko 50 onenen artean

2018-06-21

Asteartean ospatu zen World's 50 Best Restaurants sari banaketa Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, lau euskal jatetxek postu bat lortu dute aurtengoan ere. Mugaritz, Etxebarria, Arzak eta Azurmendi dira zerrendan daudenak. Azken honek, gainera, jasangarritasunaren saria lortu du.

Zenbat da, eta nora jo behar du euskal kulturak?

2018-05-24

200.000 laguneko kontsumitzaile eta erabiltzaile multzo bat du euskal kulturak; euskaldunak 750.000 inguru izanik, lautik batek kontsumitzen du euskal kultura. Hala islatu du Siadeco etxeak Elkar argitaletxearentzat oraintsu egindako ikerketa mardulak.

Datu horiek nola irakurri hausnartu dute aste honetan Martin Ugalde kultur parkean, Jakinek antolatutako mahai inguruan: Gorka Arrese Susa argitaletxeko editore ohia, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendaria, Olatz Osa Elkar argitaletxeko arduraduna eta Arantxa Iturbe Euskadi Irratiko kultur esatari eta idazlea aritu dura, Zenbat gara? Nondik jo? jardunaldian, Iñigo Astiz Berria egunkariko kazetariaren gidaritzapean.

Iturberen ustez, «gauzak gaizki ikusten dira merkatuaren parametroei erreparatuz gero», baina, gainerakoan,«errealitate ikaragarri ederra» sumatzen da. Gure txikitasunean harro egoteko gehigarria dugula iruditzen zaio.

Arresek «oso gaizki» ikusten ditu kontuak. Azken hamabost urteotan «inoizko kultur produkziorik ederrena» izan dela uste du, baina sorkuntzarena eta kontsumoarena ez dira parean doazen errealitateak, haren hitzetan.

Osak ez luke «merkatua vs sorkuntza» planteamendua egingo. Merkatu sendoa eta zabala behar dugula uste du, ekosistemako gainerako eragileek ere, tartean sortzaileek, baldintza hobeetan lan egiteko.

Muñozek ere ez lituzke kontrajarriko sortzailearen esperientzia eta zenbakien azterketa. Haren ustetan, kontsumo eta bizimodu ohitura aldaketa handiak izan dira azken urteetan, eta horietara egokitzen jakin behar da.

 
bannerra

bannerra