Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute igandean Elgoibarren

2015-06-04

Igandean ospatuko dute Elgoibarren Euskal Eskola Publikoaren jaia. Egun osoko egitarau zabala izango da familia eta haurrentzako. Elgoibarko herri eskolan egingo dute hasiera ekitaldia goizeko 11etan. Garraio publikoa erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek; tren zerbitzuak indartu egingo dituzte Elgoibarrera erosoago iritsi ahal izateko.

bideoaren irudia
Lurdes Imaz: "LOMCE aplikatzeko ez balitz, proba pilotoa 4. mailan mantenduko zuten"

2015-06-04

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzaile Lourdes Imaz izan dugu. Euskal Eskola Publikoaren jaiaz aritu gara, eta LOMCE, heziberri, sare kontzertatu eta publikoen finantzazioaz hausnartu dugu. Aurten, lehen aldiz 3.mailan egin duten diagnosi proba LOMCE aplikatzeko izan dela azpimarratu du, bestela 4. mailan mantenduko zutela argudiatuta.

bideoaren irudia
Skapa | Asteburua gustatzen jata, jaku!

2015-06-04

Euskal eskola publiko euskalduna gustatzen jatala eta gustatzen jakula aldarrikatuko dute ozen igandean Elgoibarren. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hona hemen: Mallabian eta Arrietan azoka interesgarriak topatuko dituzue, Arriaga Antzokiak Sarrionandiaren “Narrazio Guztiak” lanaren irakurketa jarraitua hartuko du eta Bilboko Errekalde auzoan zirkuaren magiaz gozatzeko aukera izango duzue. Gorputzak kontzertu potenteak eskatzen baditu,  Iruñean topatuko dituzue Tres Sesenta jaialdian.

bideoaren irudia
Herritarren borondatea josiko dute ekainaren 21ean

2015-06-03

Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean egingo da herritarren borondatea batuko duen festa ekainaren 21ean. Gure Esku Dagok egun osorako egitaraua aurkeztu berri du, eta argi utzi du herritar ororentzako lekua egongo dela bertan. "Erabakia gauzatzeko borondatea da, gure ustez, ezinbestekoa", nabarmendu zuten joan den astean.

bideoaren irudia
Joseba Permach: "Ez dakigu herrikoena berretsiko balitz nola egingo litzatekeen horren aplikazioa"

2015-06-03

Maiatzaren 19an egin zuten herriko tabernen ebazpenaren bista Espainiako Auzitegi Gorenean, edozein egunetan kaleratu dezakete epaia, eta horregatik Joseba Permach auzipetuarekin bildu gara. Auzitegi Nazionalaren ebazpenaz eta eurak aurkeztutako helegiteaz hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Araban, Gasteizen eta Nafarroan zein akordio egingo dituzte?

2015-06-03

Hauteskunde osteko bilera eta akordioei begira jarri gara aste honetan. Nafarrora eta Arabara begiratu dugu gehien bat, eta bertan egon daitezken aliantzak izan ditugu aztergai. Horretarako, gurekin izan ditugu Ion Telleria (Naiz-eko kazetaria), Martxelo Otamendi (Berria-ko zuzendaria) eta Asier Etxenike (Aztiker-eko soziologoa).