Skip to main content
bannerra

Beste hiru puntu lotu zituen Eibarrek Rayoren aurka


Eibar 1 - Rayo 0. Armaginek merezitako hiru puntu lortu zituzten talde madrildarraren kontra. Gipuzkoarren une gozoa aztertu dugu Urtzi Arrondo eta Mikel Ibargoienekin.


Hamaikakoa

Real Sociedad 2 - Celta 3. Txuri urdinek erarik krudelenean galdu zuten galiziarren kontra, azken minutuan. Donostiako taldearen egoera zaila aztertu dugu Urtzi Arrondo eta Mikel Ibargoienekin.


Harrobia

Betis 1 - Athletic 3. Urrezko hiru puntu ekarri zituen talde zurigorriak Sevillatik. Gontzal Astorki eta Aritza Eskandonekin partiduaren balorazioa egin dugu, eta Partizanen aurka izango duen norgehiagokaz aritu gara.

Bertsolaritza

Programaren estreinaldian, plazaz plazako bertsolaritzaren lehen bilduma osatu dugu. Batetik, Beasaingo bertso jaialdiko unerik onenak bildu ditugu, eta bestetik, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetan izan gara. Lehenik, Zumarraga-Urretxun eta ostean, Errenteria-Oreretan.


Dokuteka

Usurbilgo Udaleko parekidetasun sailetik emakume baserritarren inguruko ikerkuntza beka argitaratu zuten. Ikerketa beka honen helburua Usurbilgo emakume baserritarren inguruko historia jaso, landu eta herritarrei nahiz EHko jendarteari transmititzea zen. Leire Urkidi eta Maitane Arnaiz izan ziren ikerketa bekaren irabazleak eta txostena argitaratzeaz gain, “Lurra, lana, izana: Usurbilgo emakumeen ahotsak” izeneko dokumentala egin dute. Arnaizekin hitz egin dugu.

 
bannerra

bannerra