Skip to main content
bannerra

Begiz Begi taldeak irabazi du Banden Lehia txapelketa


Azaroaren 27an ospatu zen euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren finala. Zazpigarren ekitaldia Baionako Begiz Begi taldeak irabazi zuen. Ozhen, Yoko Out eta Desore taldeekin aritu ziren lehian oholtza gainean. Beraiekin hitz egiteko aukera izan genuen.


Euskara

Euskaltzaindiaren Jagon jardunaldietan euskarazko komunikabideak izan dituzte hizpide. Komunikabideek euskara biziberritzeko bidean izan duten garrantziaz aritu gara Andres Urritia (Euskaltzaindia), Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritza) eta Mikel Arregirekin (Nafarroako Gobernua).


Kultura

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, “Hedabideak euskararen sustapenean” jardunaldiek emandakoa programara ekarri dugu. Andres Urrutia Euskaltzainburua, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikarako sailburu ordea eta Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabideko zuzendariarekin hitz egin dugu. Bestalde, “Irten hizkuntzaren armairutik” liburuari tarte berezia eskainiko diogu. Erreportajeen tartean, Banden Lehiaren finalaeta Lekeitioko Euskal Zine Bileraren sari banaketa izan ditugu protagonista.

Kultura

Patxo Telleria "Igelak" filma errodatzen ari da azken asteetan. Euskal Herriko hainbat txokotan dabiltza, eta guk Donostiako Artelekun egin dugu topo beraiekin. Eszena batzuk nola grabatzen dituzten ikusteaz gain, filmaren nondik norakoen inguruan galdetu diegu zuzendariari eta aktoreei.


Artekale

Igor de Quadra eta Matxalen de Pedro dantzariak parez pare jarri ditugu. Horman Poster kolektiboko kideak eta Muelle 3 sormenerako eta ikerketarako guneko partaideak dira. Dantza garaikidea eta sorkuntza izan ditugu hizpide. Izan ere, Muelle 3 espazioak 30 urte bete ditu, eta askorentzat erreferentzia garrantzitsua da.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra