Arabarrek gaur ospatuko dute Olarizuko erromeria
Jaialdiak
2023, ira. 11 - 12:09
Goizeko 9:00etan hasi da ibilbide tradizionala, udalbatzak, Plaza berritik abiatuta, mugarriak bisitatuko ditu, 10 kilometro inguruko ibilbidea izango da. Ondoren, eguerdian, babarrun jan herrikoa antolatu du eta, azkenik, arratsaldean, kalejira, musika eta herri kirolak egingo dira. 20:00etan erromeriatik bueltatuko dira erdigunera eta suzko zezenek amaiera emango dio jardunaldiari.