Skip to main content

'Oihu Bat Palestinara' ekimenak kartel osoa aurkeztu du

Jaialdiak

Manex Sarasua Iturrioz

2026, ots. 25 - 11:02

‘Oihu bat Palestinara’ ekimenak astearte honetan, otsailaren 24an, martxoaren 21ean Durangon egingo duten jaialdiaren kartel osoa aurkeztu du. Aldi berean, sarrerak eskuratzeko aukera ere martxan jarri du. Antolatzaileek azaldu dutenez, “27 musikarik, bertsolarik, bakarlarik eta dantzarik osatuko dute kartela”. Ekitaldian parte hartuko duten konfirmazio berrien artean daude besteak beste, Kiliki, Merina, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Antton Telleria eta Nondik Nora Abiatu dantza taldea.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista