Skip to main content

Sarebide proiektua jendaurrean aurkeztu dute Irungo Ficoban

Prentsa oharrak

2026ko urtarrilaren 30ean, Donostian

Gaur aurkeztu dute Sarebide proiektua, AFOMEFek Interreg POCTEFA 2021–2027 programaren baitan garatuko dituen mugaz gaindiko sei lankidetza proiektuen aurkezpen ekitaldian. Sarebidez gain, Lanean, Mugaziklo, Transfermugi, Eusguneak eta Hezhi proiektuak ere ezagutarazi dituzte.

Aurkezpenean Europako Batzordeko ordezkariak, adituak eta erakundeetako arduradunak bildu dira, eta ekimenek enplegua, mugikortasuna, eleaniztasuna eta euskarazko komunikazioa bezalako esparru estrategikoetan duten garrantzia azpimarratu dute. Guztira, sei proiektuek 23 milioi euroko aurrekontua dute, eta 14,8 milioi euro Europako Batasunak finantzatuko ditu.

Sarebide proiektuan Berriak, Hamaikak, Euskal Irratiak, Kanaldudek, Euskalerria Irratiak eta Elhuyar Fundazioak parte hartzen dute. Proiektua 2025eko maiatzetik 2028ko maiatzera bitartean garatuko da, 2,6 milioi euroko aurrekontuarekin, eta horren %65 Europako Batasunak jarriko du.

Ekitaldia Akitania Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroaren arteko lankidetza sendotzeko beste urrats bat izan da, eta mugaz gaindiko lurralde kohesioa indartzeko konpromisoa berretsi dute erakundeek.

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista