Skip to main content

‘Txillarreko sukaldaria’ dokumentalaren estreinaldia maiatzaren 8an

Prentsa oharrak

2026eko apirilaren 29an, Donostian

Edurne San Martin eta Asier Ibaibarriagaren ‘Txillarreko sukaldaria’ dokumentala estreinatuko da Hamaikan, Kanalduden eta hainbat tokiko telebistetan (Goiena TB - Debagoiena, GUKA TB -Urola Kosta, 28 kanala- Tolosaldea eta GiTB-Goierri) maiatzaren 8an, ostiralean, 22:00etan.

Dokumentalaren protagonista Pello Rubio da. Politikoki elkarrengandik urrun zeuden bi pertsona elkartu zituen Rubiok Txillarre baserriko mahai berean, Pako Egea (PSE) eta Arnaldo Otegi (ezker abertzalea). Paco Egearen eskutik iritsi zen Jesus Egiguren Txilarrera, eta, geroago, alderdi bateko zein besteko kide gehiago ere bildu ziren bertan. Han 1999 eta 2005 artean izan ziren elkarrizketak oinarri izan ziren ETAk bere jardun armatuari amaiera emango zion prozesua abiarazteko akordioak erdiesteko. Pello Rubioren bizipenak eta elkarrizketa horien nondik norakoak kontatzen ditu dokumentalak.

Esan bezala, maiatzaren 8an 22:00etan dokumentala ikusi ahal izango da Hamaikan, Kanalduden eta Goiena TB, GUKA TB, 28 kanala eta GiTB tokiko telebistetan.

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista