Arkano, Anari eta Marwan izango dira Gasteizen Poetak Maiatzean jaialdiaren baitan
- Bideoa:
Maiatzaren 2tik 28ra bitartean, poesiaz beteko dira, aurten ere, Arabako kaleak. Hamaikagarren edizioa nobedadez beteta dator, 100 proposamen baino gehiagorekin. Adin guztietarako poesia-errezitaldiak, musika, olerki-lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak izango dira. Bertan izango diren izenen artean, Aurora Luque, Pedro Guerra, Sole Giménez, Arkano, Anari eta Marwan nabarmendu behar dira.
- Created on .