Bizib(h)erri | Abeltzaintza ekologikoa
Bizib(h)erri
Xanti Etxeberria eta Oihan Moreno abeltzainak ezagutu ditugu saio honetan. Etxeberriak Hazparnen egin zituen lehen abeltzaintza ikasketak eta Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunean ari da lanean egun. Abeltzain gazteei ofizioa ikasi eta abeltzain gisa lehen pausoak emateko aukera ematen diete egitasmo interesgarri honetan, eta bertan ekoitzitako produktu ekologikoak ere saltzen dituzte.
Bertan ezagutu zuen Oihan Moreno abeltzaina. Aitaren bizimoduari segida emanez, abeltzaina da Moreno Gesalaz bailarako Muzki herrian. Arraza pirinioarreko behiak ditu eta ekologikoan giza kontsumorako zein animalientzako zerealak eta lekaleak ekoizten ditu. Haragi loteak ere saltzen ditu.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.