Bizib(h)erri | Bordaxaki proiektua
Bizib(h)erri
Otsagabiako Bordaxaki proiektua ezagutu dugu. Iñaki eta Andoni Iruñean bizi ziren lehen, baina argi zuten Otsagabian bizi nahi zutela. Horretarako, lehen sektorearekin lotutako proiektu bati ekitea erabaki zuten, eta euskal txerri arrazaren proiektua jarri zuten abian.
Txerriak haztetik produktuak transformatu eta saltzerainoko prozesua egiten dute, eta prozesu horren nondik norakoak ezagutu ditugu beraiekin. Ia galzorian dagoen bertako arraza autoktonoa mantentzearen eta tokiko ekoizpena balioestearen garrantziaz hausnartu dugu beraiekin.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















