Espainiako Gobernuak lekualdatutako 58 euskal presoetatik 11 bakarrik daude Euskal Herrian
- Bideoa:
Etxeratek Pedro Sanchezen Gobernuari berriro galdetu dio zergatik ez dituen euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara eramaten. Senideen eta hurbilekoen elkarteak azaldu duenez, 2018ko ekainetik Espainiako Estatuan izan diren 63 preso-mugimenduetatik 12 baino ez dira hurbildu Euskal Herriko espetxeetara.
- Created on .