Skip to main content

Arantzazulab: "Demokraziaren berrikuntzan edo gobernantzaren eraldaketan alea jarri nahi dugu"

Elkarrizketa

Naiara Goia eta Ione Ardaitz Arantzazulab berrikuntza laborategiko kideak elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan. Goiak azpimarratu du erakundeen, gizarte zibilen eta herritarren arteko lankidetza espazioak sortu eta sustatzeko lan egiten dutela: “Lankidetzazko gobernantzan sakondu nahi dugu, herritarron ahalduntzea sustatzeko".

Azpimarratu du beren helburu nagusia dela lankidetza eredu berriak ikertzea eta esperimentatzea, eta horretarako, Ardaitzek lau ildo nagusi dituztela azpimarratu du: “Zubigile rola, berrikuntza, nazioartearekiko begirada eta euskal testuingurutik lan egitea".

“Demokraziaren berrikuntzan edo gobernantzaren eraldaketan” lan egiten dutela berretsi dute, eta “askotariko ezagutza eta sentsibilitate politikoak” batzen dituztela dio, “esperimentaziorako gune askeak” lortzeko eta erronkei elkarrekin erantzuteko.