Skip to main content

Ane Urkiri, kazetaria: “Pilotari gazteak indartsu datozela ikusi da San Fermin torneoan”

Gure begiz

2023, uzt. 10 - 12:07
Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Ane Urkirirekin. Arraun kontuak hizpide, Urkirik nabarmendu du arantza kendu zutela atzo Oriok eta Urdaibaik. Larunbateko estropadan historia egin zuen Donostiarrak, emakumezkoetan zein gizonezkoetan irabazi baitzuen. Igandean, ordea, bestelakoa izan zen emaitza; “mahai kolpe” bat eman zuen Urdaibaik, eta Ligako lehen bandera irabazi zuen. Zierbena da Eusko Label ligako liderra, Hondarribiarekin batera, 31 punturekin, eta Urdaibai dago hirugarren. Laugarren postuan berriz, Getaria dago koxka bat beherago. Donostiarrak, berriz, pauso bat atzera egin zuen bai gizonezkoetan, zein emakumezkoetan. Eusko Tren ligan, parekatuago daude kontuak: Arraun Lagunak dago lehen postuan 21 punturekin, eta segidan dituzte Orio, Donostiarra eta Tolosaldea, guztiak 19 punturekin.
San Fermin torneoan, berriz, Zabaletak eta Gamindek mendean hartu zituzten Arrizabalagak eta Osesek osatzen duten bikotea. Urkirik nabarmendu du partida interesgarria izan zela: “Gorriak joan ziren aurretik, baina tarteak ireki zituzten. Ikusi da pilotari gazteak indartsu datozela”.
Hamaika Telebista