Skip to main content

Ion Telleria, kazetaria: “EAJren atzeraldi nabarmena eta EH Bilduren aurreraldia ematen ari da"

Gure begiz

Araban Bizkaian eta Gipuzkoan PSOE, EAJ eta EH Bilduk bosna eserleku lortu dituzte Kongresuan; PPk bi eta Sumarrek bat. Gipuzkoari erreparatuz, EH Bildu da lehen indarra bi eserlekurekin eta EAJ eta PSErekin ordezkariak berdindu ditu. Ion Telleria kazetariak azaldu du EH Bilduk tendentzia propio bat jarraitzen duela, indartze prozesu nabarmen batean dagoena testuinguru ezberdinetan. Gipuzkoan PSOEren indartzea nabarmendu du eta Sumarrek ez du ordezkaritzarik lortu. EH Bilduk sei puntu egin du gora azken lau urteekin alderatuta. Bere aldetik, EAJk ia zortzi puntu egin du behera eta alderdi popularrak botoetan gora egin duen arren, ez du ordezkaritzarik lortu.