1918ko irailaren 5ean Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten Hego Euskal Herriko lau aldundiek Oñatin
Minutu batean
2024, ira. 05 - 12:09
XIX. mendetik izan zen euskal hizkuntzaz arduratuko zen erakundea sortzeko ahalegina. Eusko Pizkundearen barnean (1876-1936) eta testuinguru jakin batean (Oñatiko Eusko Ikaskuntzaren Batzarreko egunetan) sortu zen Euskaltzaindia, hau da, euskara goreneko kultur baliotzat harturik, berori babestu eta sustatu nahi zen unean. Lehenengo Arautegia eta Euskaltzaindia juridikoki 1919ko urrian eratu zen.