Skip to main content

1936ko uztailaren 18ko estatu kolpe faxista minutu batean

Minutu batean

admin

2024-07-18 10:00
Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka. Gerraren arrazoietako bat izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak Espainiako agintea eskuratu izana.

Herritarrek aurre egin zioten era antolatuan eta armaturik; eta estatu kolpeak porrot egin zuen. Haren ondotik hasi zen Gerra Zibila, errepublikanoen eta nazionalen artean. Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen.

Gerraren ondoren hasi zen 40 urteko diktadura. Euskararen eta euskaldunen aurkako jazarpena erabatekoa izan zen. Oraindik orain, krimen horien zigorgabetasunak bere horretan dirau. Milaka lagunek jarraitzen dute senideen gorpuen bila; hobi komunetan daudenak edota familien baimenik gabe Erorien Haranera eramandakoak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista