Durangoko bonbardaketaren 88. urteurrena
Minutu batean
2025, mar. 31 - 09:03
1937. urteko maiatzaren 31n, Durango eta Elorrio airez bonbardatu zituzten italiarrek. Mola jeneralak eta Francok erabaki zuten Norteko frontea menperatzea eta bukatutzat ematea, biztanleria zibila kontuan hartu gabe. Bonbardaketak 213 hildako eragin zituen Durangon, Gerediaga elkarteak 2024an zabaldutako azterketa baten arabera. Guztira, hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti zituzten, hau da, denera 14.840 kilo inguru lehergailu.
Biktimen datuek erakusten dute, Gerediaga elkartearen aburuz, azpiegitura estrategikoak suntsitzeaz gain, populazio zibilaren kontrako eraso garbia izan zela Durangokoa, herritarrak izutzeko helburua zeukana.