Skip to main content

Gaurko egun batez Guardia Zibilak Unai Romano atxilotu, inkomunikatu eta bortizki torturatu zuen

Minutu batean

2024, ira. 06 - 12:09

2001ko irailaren 6an, Unai Romano gasteiztarra atxilotu zuen Guardia Zibilak. Inkomunikazioan jasandako torturen ondorioz lesio larriak izan zituen. Kartzelan ateratako argazkiak agerian utzi zuen XXI. mendean Espainian torturatzen jarraitzen zela. Bere aurpegi ubeldu eta desitxuratua torturaren sinbolo bilakatu zen.

Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zutenean, poliziak solairu oso bat hustu zuen inork ikus ez zezan. Romanoren kasua inflexio-puntua izan zen gizarte zibil eta politikoaren zati handi batentzat, ordura arte ezkutatutako errealitate batekin aurrez aurre topo egin baitzuen.