Korrikaren 13.eguna: Oihana Arana
Sakonean
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
2026-06-05 11:24
Atharratzetik Bilbora, milaka lagunek bat egin zuten “euskara gara” lelopean, eta hamaika egunez olatu indartsua sortu zen. Bada, Korrikaren 13. egun bat irudikatu nahi izan dugu; horretarako, mezu sekretua idatzi zuten mezugileekin batu gara. Oihana Arana usurbildarrarekin elkartu gara, mezuaz, euskararen egoeraz eta pizkundeaz solasteko.

















