Bizkaia | Gizartea
Bizkaia 2023
2023, Maiatza 17 - 12:05
Krisi anizkoitza batean bizi gara, bizitzaren garestitzea, energia krisia, krisi klimatikoa, krisi ekosoziala… eta krisiari aurre egiteko alderdi bakoitzak neurri batzuk proposatzen ditu, eta neurriez harago sistema ere eraldatu beharra defendatzen dute Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk. Gainera, krisiak etxebizitzaren afera zuzenean gurutzatzen du, eta alokairuen prezio altuei, hipoteken igoerari eta etxebizitza sozialen beharrari erantzuteko mekanismo eraginkorrak martxan jarri behar direla babestu dute alderdiek.