Musika Zuzenean TB #296: Kaparrak + Paul Gorostiza (Konorte)
Musika Zuzenean
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioko erreportaje nagusian KAPARRAK taldea ezagutuko dugu, azken aldian Euskal Herriko agertokiak aztoratu dituen Aretxabaletako rumba banda. Sarean zintzilikatu duten diskoa aitzaki taldeko kideekin batu gara solasaldi ero bezain beroan!
Hitz Bitan atalera, berriz, Paul Gorostiza Konorte taldeko abeslaria gonbidatu dugu. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saioa guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.