Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 262: Esanezin + Uxue Estrada (Indabe)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean telebista saioaren 262. atala grabatzeko Altzagaratera bidaiatu dugu, Gipuzkoako Goierri bailaran dagoen txoko ederrera. Esanezin egitasmoa ezagutu dugu bertan, Ianire Aranzabe musikariaren eskutik. Luze eta zabal aritu gara pasa den neguan argia ikusi zuen 'Erretratu bat' diskoaz.

Hitz Bitan atalera, berriz, Uxue Estrada gonbidatu dugu, Indabe taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.