Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 265: RTZ Kolektiboa + Areta Senosiain (Ibil Bedi)

Musika Zuzenean

265. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Baionara bidaiatu dugu. RTZ kolektiboko raplariekin egin dugu hitzordua Magneto areto ederrean, argitaratu duten 'Konkista' debuteko lana ezagutzeko. Rap giro askeetan datorren diskoa da honakoa, kolektiboaren indarra biltzen duen lan erakargarria.

Hitz Bitan atalera berriz, Areta Senosiain gonbidatu dugu, Ibil Bedi taldeko biolin jolea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak hamaika.eus eta Youtuben

Hamaika Telebista