MusikaZuzenean TB # 267: Garratz + Iosu Berrade (Lausoka. Kasu!...)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean tb saioaren 267 atala grabatzeko Arrasatera bidaiatu dugu. Bertako entsegu lokalak musika harrobi amaiezinak dira, eta bertan sortu da Garratz taldea, gure gaurko talde protagonista. Iraupen luzeko lehen diskoa kalean, taldeko kideekin batu gara Mondrako kaleetan.
Hitz Bitan atalera, berriz, Iosu Berrade gonbidatu dugu, besteak beste, Lausoka eta Kasu! taldeko baxu jotzailea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak hamaika.eus eta Youtuben.