MusikaZuzenean TB # 277: Uda + Aitor Atxa (Lee-Kore, Broken Legacy...)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean Tb saioaren 277. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Bilbora bidaiatu dugu. Bertan genituen zain UDA taldeko Unax, Gaizka, Ander eta ibai, argitaratu berri duten 'Ekaitza' diskoa besapean. Punk rock giroetan datorren banda da honakoa, gitarra zorrotz eta ahots melodia ederrekin.
Hitz Bitan atalera, berriz, Aitor Atxa gonbidatu dugu Oñatiko Lee-Kore eta Broken Legacy taldeetako abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben.