Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 270: Zaparra + Eider Herraez (Sukena)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean Telebista saioaren 270. atala grabatzeko Usurbil herrian izan gara. Bertan Zaparra taldeko kideak genituen zain, argitaratu berri duten 'Azalberritzen' diskoa besapean. Garagardo artean luze eta zabal aritu gara taldeaz eta estudioko lan berriaz.

Hitz Bitan atalera berriz, Eider Herraez gonbidatu dugu, Oñatiko Sukena taldeko abeslari, gitarra-jole eta akordeoi-jolea. Bere gustuko kantu, areto eta diskoen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak hamaika.eus eta youtuben.

 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista