MusikaZuzenean TB # 276: La Txama + Fermin Muguruza Miarritzen
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean telebista saioaren 276. ataleko erreportaje nagusian La Txama taldea ezagutuko dugu, musika eszenako zakur zaharrek osaturiko musika egitasmo berria. Mexikar doinuetan dator banda, garai bateko giroak eta tendentzia berriak uztartuz modu festazalean.
Saioaren bigarren zatian Fermin Muguruzak abian jarritako mundu biraz ariko gara. Miarritzen abiatu zuen bira Muguruzak, Iñigo anaiak 60 urte beteko zituen egun berean. Bertan bizitakoaren lagin bat ikusteko aukera izango duzue erreportaje laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben.