Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 280: Sodade + Olivier Harotzarene (Aho Zakil Konekxion)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean telebista saioaren 280. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Leitzan izan gara. Sodade taldeko lagunekin egin dugu hitzordua argitaratu berri duten estudioko bigarren lana ezagutzeko.
Pop rock melodia goxo bezain indartsuetan datorren lana da honakoa, lau kantuz osaturiko disko txikia.

Hitz Bitan atalera, berriz, Olivier Harotzarene gonbidatu dugu, Aho Zakil Konekxion taldeko gitarra-jotzailea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben

Hamaika Telebista