Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 281: Marte Lasarte + Irati Jauregi (Karena)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioaren 281. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Arrasateko gaztetxean izan gara. Marte Lasarte taldearekin egin dugu hitzordua bertan, eta 'Ez da besterik' (Balaunka diskoetxea) debuteko lana gertutik ezagutzeko aukera izan dugu banda osatzen duten Peio, Borja, Alex eta Lore Nekanerekin.

Hitz bitan atalera berriz Irati Jauregi musikari gaztea gonbidatu dugu. Karena taldeko kidea da bera, eta bere gustuko kantu, areto eta diskoen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben. 

Hamaika Telebista