MusikaZuzenean TB # 282: Sukena + Ion Elorza (Hauek)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean Telebista saioaren 282. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Oñatin izan gara. Sukena taldeko musikariekin egin dugu hitzordua seikotearen egungo egoera ezagutzeko. Pop giro goxo bezain indartsuetan dator banda, eta 'Ahots hura' kantu berria besapean, kontzertu bira berria abiatuko du taldeak. Oñatiko Eltzian batu gara taldeko kideekin, eta luze eta zabal hitz egin dugu taldearen bideaz eta aurrera begirako asmoez.
Hitz Bitan atalera, berriz, Ion Elorza gonbidatu dugu, Azkoitiko Hauek musika taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu gara laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben.

















