MusikaZuzenean TB # 284: Zilibito Records + Jon Gartzia (Zeba...)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean TB saioaren 284. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Oiartzungo Ugaldetxo auzoan izan gara. Bertan genituen zain Zilibito Records musika kolektiboa osatzen duten sei kideak, argitaratu berri duten 'Deabruen doinuak' (Baga Biga diskoetxea) disko berria besapean. Luze eta zabal aritu gara disko berriaz, bai eta doinu urbanoek gurean bizi duten gorakadaz ere.
Hitz Bitan atalera, berriz, Jon Gartzia musikari donostiarra gonbidatu dugu, besteak beste Zeba, Silicies Grizzlies, Kamel eta Larri Beldar musika taldeetako kidea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben.

















