MusikaZuzenean TB # 285: B.O.T.H. + Alain Beraza (Guda Dantza)
Musika Zuzenean
Erreportaje nagusia grabatzeko, furgoneta zaharra hartu eta A-8an barna bidaiatu dugu Arrigorriagara. Bertan, B.O.T.H. taldeko kideak entsegu lokalean genituen zain sarean zintzilikatu dituzten kantu berriak erakusteko prest.
Hitz Bitan atalera, berriz, Alain Beraza musikari bizkaitarra gonbidatu dugu, Guda Dantza taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben.