Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 286: STR + Ion Erro (Oinutsik Dabilen Banda...)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioaren 286. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Gaua estudioetara bidaiatu dugu. STR taldeko Iker, Danae, Xabi, Ohian eta Lander genituen zain kaleratu duten estudioko bigarren diskoa esku artean. Luze eta zabal aritu gara taldearen egungo egoeraz, bai eta plazaratu dituzten kantu berrien inguruan.

Hitz Bitan atalera, berriz, Ion Erro Arbizu gonbidatu dugu, urteak atzera AFU taldean ibiltakoa, eta gaur egun Oinutsik Dabilen Banda eta Mucha Mierda taldeetan dabilena. Bere gustuko disko areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben

Hamaika Telebista