Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 291: Zelanda + Mikel Zubiria (Ilargi, Mala Ruina, Tritones...)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean Telebista saioaren 291. ataleko erreportaje nagusian Zelanda taldea ezagutuko dugu. 'Azkenengo besarkadak' lana kaleratu berri du taldeak eta estudioko bigarren diskoan murgiltzeko entsegu lokalean egin dugu hitzordua seikotearekin.

Hitz bitan atalera, berriz, Mikel Zubiria gonbidatu dugu, bateria eta perkusio-jolea. Musika ibilbide luzea du, eta egun, Mala Ruina, Tritones, Tio Teronen Semeak eta Ilargi abeslariaren ondoan aritzen da. Beste gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben. 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista