Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 293: Ganibet + Ibaiko Arrizabalaga (Ohil)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean Tb saioaren 293 ateleko erreportaje nagusia grabatzeko Nafarroako Sakana bailaran izan gara. Ganibet bikoa osatzen duten Amaiur Goikoetxea eta Ekain Alegrerekin batu gara argitaratu berri duten 'Zure zeru' disko txikia barnetik ezagutzeko.

Hitz Bitan atalera, berriz, Ibaiko Arrizabalaga gonbidatu dugu. Urteak atzera, The Wilson, Iheskide edo Bultz! taldeetako kidea, eta egun Ohil taldeko bateria-jotzailea. Bere gustuko kantu, areto eta diskoen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Hamaika Telebista