Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 294: Horzdun + Beñat (Harakin, Eh Txo!...)

Musika Zuzenean

Musikazuzenean telebista saioaren 294. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Hondarribiko Psilocybe elkartean egin dugu hitzordua Horzdun taldearekin. Musikalki metal giroetan datorren banda basatia da honakoa, eta disko berria aitzaki batu gara taldekideekin.

Hitz bitan atalera, berriz, Beñat Sanchez 'Treñi' gonbidatu dugu, besteak beste Harakin taldeko abeslaria, Hala Bedi irratiko Eh txo! irratsaioko esataria eta Azken Erromantikoak kolektiboko musika jartzailea. Bere gustuko disko areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean..

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben. 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista