MusikaZuzenean TB # 297: Zetkin + Alaia Cruz (Nekktar)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean telebista saioaren 297. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Lapurdira bidaiatu dugu. Hazparne herrian egin dugu hitzordua Zetkin taldeko lagunekin, punk giro oldarkorretan datorren 'Emazte gudari' disko berria gertutik ezagutzeko.
Hitz Bitan atalera, berriz, Alaia Cruz gonbidatu dugu, Durangaldeko Nekktar musika talde gaztearen abeslaria eta gitarra jotzailea. Bere gustuko disko areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Ezagutu musika talde gehiago hamaika.eus eta Youtuben.