MusikaZuzenean TB # 298: Hiuzz + Eric Deza (Deus Ez, Komando Funk, Olaia Inziarte...)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean TB saioaren 298. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Iruñerrira jo dugu. Cordovilla herrian egin dugu hitzordua Hiuzz taldeko lagunekin, argitaratu berri duten 'Esperoan' diskoa ezagutzeko. 90. hamarraldian jorratzen zen rock alternatiboan sakondu du taldeak, fuzz askoko kantuak abesti melodiko eta poperoekin uztartuz.
Hitz Bitan Atalera, berriz, Eric Deza gonbidatu dugu. Deus Ez taldean ezagutu genuen duela urte batzuk, eta egun Komando Funk taldean aritzen da ere. Gainera, Olaia Inziarteren bandan jotzen du, eta beste zenbait egitasmotan dabil gitarra eskuan. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtube kanalean.