Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 299: Sara Azurza + Alberto Gonzalez (Aterkings, Paniks...)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean Tb saioaren 299. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Bilbora bidaiatu dugu. Bertan, Sara Azurza musikari donostiarrarekin egin dugu hitzordua argitaratu berri duen 'Hiri Ilunen umeak' diskoa ezagutzeko. Indie soul elektronikoan kokatzen da bere proposamena egun, musikalki, kantu koloretsuetan.

Hitz Bitan atalera, berriz, Alberto Gonzalez gonbidatu dugu, Aterkings eta Paniks taldeko kidea. Musika bide luze bezain oparoa osatu du gure musika eszenan, musika pasioz biziz beti. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben. 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista