MusikaZuzenean TB # 303: Nhil + Jon Aranburu (Konpost, Bidelapurrak...)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean telebista saioaren 303. atalean Nhil taldea izango da protagonista. Aretxabaletako bandak disko berria plazaratu du 'Etxea' izenpean, eta lan berriaz gehiago jakiteko Kuartelean egin dugu hitzordua, taldearen entsegu lokalean. Musikalki Soul eta Pop giroetan dator seikotea, gurean bestelako giroak egin daitezkeela aldarrikatuz.
Hitz Bitan atalera, berriz, Jon Aranburu gonbidatu dugu. Egun Bidelapurrak, Konpost, eta Manillares Iturriaga taldean aritzen da gitarra-jole, eta bere gustuko disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















