MusikaZuzenean TB # 307: Monsieur leCrêpe + Beñat Urteaga (Mihise)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean telebista saioaren 307. atalean Monsieur leCrêpe izango da protagonista, kaleratu berri duen 'Venta Aundi' diskoa aitzaki. Kantu berriak besapean, Juantxo Arakamarekin elkartu gara lan berriaz luze eta zabal hitz egiteko.
Hitz Bitan atalera, berriz, Beñat Urteaga gonbidatu dugu, Mihise taldeko baxu-jotzailea eta abeslaria. Bere gustu disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak ikusgai hamaika.eus eta Youtuben.

















