MusikaZuzenean TB # 313: Erromintxelak
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean TB saioaren 313 atalean Erromintxelak taldea ezagutuko dugu. Euskaraz egindako swing eta manouche girotan datorren bandak ‘Nork erran eni’ diskoa kaleratu berri du Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean, eta lana barnetik ezagutzeko taldearekin egin dugu hitzordua.
Hitz Bitan atalean, berriz, Ander Goitia ezagutuko dugu, TOC taldeko baxu jotzailea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.