MusikaZuzenean TB # 318: Latzen
Musika Zuzenean
Aste honetako saioa monografikoa izango da. Latzen bueltan da eta aitzaki hori hartuta hitzordua egin dugu taldearekin argitaratu duten 'Denboraren orbainak' disko berrian murgiltzeko. Hainbat urteetako lozorroa hautsi du taldeak kantu berriekin, eta une honetan kontzertu biran murgildua da laukotea. Luze eta zabal aritu gara taldearen aro berriaz, bai eta kantu berrien sorkuntzaz.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















