Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 321: Herenegun + Aritz Legorburu (Elbereth)

Musika Zuzenean

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Herenegun taldea ezagutuko dugu. ‘Atzera Begira’ diskoa kaleratu berri du Donostiako bandak Mauka zigiluaren babesean eta lana gertutik ezagutzeko batu gara taldekideekin. Ska reggae giroetan abiatu zuen bandak bere bidea eta hirugarren disko honetan bestelako giroetan murgildu dira, beti ere, sustraiak galdu gabe.

Hitz Bitan atalean, berriz, Elbereth taldeko Aritz Legorburu izango da protagonista. 25 urteko musika bidea osatu du taldearekin baxuaren lau sokak astintzen, eta bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben. 

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista