Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 325: Malko + Asier Bermejo (Giante)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean Tb saioaren 325 ataleko talde protagonista Malko izango da. Oñatiko harrobitik datorren banda gaztea da honakoa, eta dagoeneko kalean dute 'Minmugan' estudioko bigarren emaitza, rock koordenadetan datorren lan indartsu bezain ederra.

Hitz Bitan atalera, berriz, Asier Bermejo gonbidatu dugu, Giante taldeko gitarra-jole eta abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista