7. ATALA | Ainara Villanueva San Martin: Amatasun ez-normatiboa
M ama*eme*ume*
Ainara Villanueva San Martin lesbiana, ama eta irakaslea da. Bikote homosexuala du, eta guraso izatea erabaki zuten duela urte batzuk. Amatasunak ikusgarriago egiten du lesbianismoa; izan ere, armairutik aterarazten zaitu halabeharrez,. Gurasotasun ez normatiboek, gainera, diskriminazio egoera argiak ere bizi dituzte. Oraindik ere heteronormatibitateak gizartean duen pisuaz, amatasunaren idealizazioaz, hezkuntzaz eta erditze osteko depresioaz hitz egin dugu, besteak beste.