6. ATALA | Marian Zestau Baraibar: "Ama ez izateko erabakia hartu dugunoi etengabe galdetzen zaigu zergatiaz"
M ama*eme*ume*
"Eta zu, noizko?“, “Garaia pasako zaizu”… Ama izan ez diren emakume askok maiz entzuten dituzte mota horietako esaldiak, are gehiago ama izan gabe berrogei urteko mugara hurbiltzen ari direnean. Intimitatearen inbasio hori emakumeek jasan behar duten presio sozialaren parte da, amatasuna atzeratu edo ama ez izatea erabakitzen dutenean.
Amatasuna eginbehar bat izatetik aukera bat izatera iritsi den arren, oraindik oso gogorra da ama ez izatea. Estigma handiari aurre egin eta euren erabakia maiz justifikatu behar izaten dute. Beren bizipenen berri emango digu Marian Zestau Baraibarrek.