(Min)bizi podcasta | Gazte, arraro, errebelde
(Min)bizi
BMJ Oncology aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten arabera, 50 urtetik beherakoen artean tumoreen mundu mailako intzidentzia %79 handitu da 1990etik. Adituen arabera, bizi-ohitura ez oso osasungarriak, elikadura txarra, sedentarismoa, kutsadura eta antibiotikoen gehiegizko kontsumoa dira, besteak beste, goiz agertzen den minbiziaren hazkundearen erantzuleak.
Hala ere, ez dute baztertzen oraindik ezezagunak diren beste faktore batzuk tartean egotea. Arnasten dugun airea ez ote da hain garbia? Kapitalismoak gaixotu egiten al gaitu? Horregatik behar da ikerketa, ikerketa eta ikerketa.
Praktiketan, ikasten edota edozein gazteren ametsak buruan zituztela topatu zieten minbizia aste honetako protagonistei. Nola bizi izan dute hori? Nola erreakzionatu zuten beraiek eta beren ingurukoek? Nahikoa babes izan al dute? Horretaz eta kontu gehiagoz hitz egingo digute Eli Bergaretxek, Leire Pagadizabalek, Iara Alonsok eta Idoia Muñozek, Aintzane Artolak eta Olatz Mercaderrek gidatuta.