(Min)bizi podcasta XII - Minbiziaren ama umeak
(Min)bizi
Minbizia prozesuak zein eragin du amatasunaren bidea egiten ari den pertsona batengan? Nola bizi du minbizia ama den pertsona batek? Eta haur batek bere amaren minbizia prozesua? Nola landu beharko litzateke gaia haurrekin?
Alaitz Zumalde Matute, Jakes Txapartegi Galzakorta eta Ainara Hernando Cobo arituko dira gai horien bueltan, Olatz Mercaderrek eta Aintzane Artolak gidatuta.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus webgunean.